XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo miraria - Menicucci'tar Maria'k eskubiko belauna oso gaizki zeukan.

Luzaro samarretik gañera.

Gaur sendalari batekin, biar bestearekin, jo batera, jo bestera, sendatu eziñik eta zer egin etzekiela zebillen.

Geroago ta okerrago gañera.

Sendalariak ziotenez, artrosinovitis traumàtica zan emakume onen gaxotasuna.

Argiago esateko: belauneko tuberculosis edo: Nola-nai-ta ere, ebakuntza edo operazio mingarria egin bearrekoa.

Gaxoa bildur zan, eta ezertara baño len, sinismen beroz, Jema'ri Bederatziurrena egiten asi zan.

Alderdi gaxoaren gañean santa-gai onen gorputzki edo erliki bat jarri zuan.

Bederatzigarren egunean, dan-dana sendatuta zeukan.

Mirari au, 1907'garren urteko udaberrian gertatu zan edo egin zuan Jema'k.

Bigarrena. - Oraingo miraria Fabrizi'tar Ulises izeneko apaiz bati egin zion.

Onek ezkerreko belauna zeukan gaizki.

Ulcera varicosa, gaxotasunaren izena.

Apaiz au zaar samarra, 75 urtekoa zan.

Onetzaz gañera, ultzera urratuta zeukan.

Sendaketa eziñezkoa zala esan zitekean.

Emengo sendalariak ezer ezin zezaketela ikusi zuanean, Jema'ri eskari au egin zion: Jema, aldareetan ikusi nai zaitut, eta sendatu nazazu.

Gaua zan, eta itz oiek esan eta berealaxe loak artu zuan apaiza.